Teknofiloen albistegia
1

Aniztasunean euskaraz bizitzeko aldarria egin zuten larunbatean Antzuolan 4. Auzoko jaian

Erabiltzailearen aurpegia
2017-05-08 : 10:31

Auzoko egitasmoa martxan duten herrietako parte hartzaileen bilgune eta herriz herri egiten ari diren lanaren lekuko izan zen Antzuolako plaza larunbatean. Jatorri ezberdinetako herritarrek, bizi dugun aniztasuna kontuan hartuz euskaraz bizitzeko borondatea erakutsi zuten jaira gerturatu ziren antzuolarren eta debagoiendarren babesarekin.

Auzoko egitasmoa martxan duten herrietako parte hartzaileen bilgune eta herriz herri egiten ari diren lanaren lekuko izan zen Antzuolako plaza larunbatean. Jatorri ezberdinetako herritarrek, bizi dugun aniztasuna kontuan hartuz euskaraz bizitzeko borondatea erakutsi zuten jaira gerturatu ziren antzuolarren eta debagoiendarren babesarekin. 

Jaiari hasiera emateko, ongi etorri ekitaldia burutu zuten herriko plazan. Idoia Ramirez Antzuolako auzokoko dinamizatzaileak egin zuen ongietorria eta jarraian Elena Laka Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariari eman zion hitza. Ondoren Ion Iturbe Antzuolako zinegotziak hartu zuen hitza eta eta jarraian Auzoko egitasmoa martxan duten hainbat herrietako parte hartzaileek, beren jatorrizko hizkuntzan eta euskaraz eman zieten ongi etorria bertaratutako guztiei.

Plaza guztia jolasean jarri zuten ondoren. Taldeka banatu zituzten Auzokoko dinamizatzaileek bertaratuak eta elkarrekin jolasean aritu ziren euskaraz dakitenak eta hizkuntzara gerturatzen ari direnak.

Jatorri ezberdinetako janari dastatzea egin zuten ondoren plazan bertan, Auzokon parte hartzen duten kideek prestatutako plater bereziekin eta jaiari amaiera emateko Antzuolako Oinarin dantza taldeko kideek polka dantzatzen erakutsi ziguten eta  Arantza Iglesiasek  berriz dantza afrikarrak.

Erantzunak

2017-05-08 : 12:43

Euskaldunon gaia kulturaniztasun, hizkuntzaniztasun, ekolinguismo eta horrelako bingunkeria modernoetan sartzea azken hondamendia iruditzen zait, edo hondamendiaren zantzua eta iragartzen duen seinalea. Gogora datorkit k.a.IV mendean Keltek Erroma arpilatu eta gero euren buruzagiak senatoreei jaurti zien esaldi ospetsu hura, kexu eta zotinka zebiltzalako garaileek egin nahi zieten bidegabekeriaren aurrean : «Vae victis» («Bentzutuen patua!»)

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu