Teknologia albisteak

topagunea

Erabiltzailearen aurpegia

Euskara Elkarteen Federazioa • Federación Asociaciones Euskera

Erabiltzailearen jarduna

1

Aniztasunean euskaraz bizitzeko aldarria egin zuten larunbatean Antzuolan 4. Auzoko jaian

2017-05-08 : 11:31

Auzoko egitasmoa martxan duten herrietako parte hartzaileen bilgune eta herriz herri egiten ari diren lanaren lekuko izan zen Antzuolako plaza larunbatean. Jatorri ezberdinetako herritarrek, bizi dugun aniztasuna kontuan hartuz euskaraz bizitzeko borondatea erakutsi zuten jaira gerturatu ziren antzuolarren eta debagoiendarren babesarekin.

Auzoko Jaia 2017 Antzuolan

2017-04-28 : 10:10

Antzuolan ospatuko da datorren larunbata maiatzaren 6an, 2017ko AUZOKO JAIA, Auzoko egitasmoaren urteko jaia. Bertan bilduko dira egitasmoa martxan dagoen herrietako kideak eta gonbitea luzatzen zaie herritar guztiei jaian parte hartzera.

Lingolang unitate didaktikoak, hizkuntza aniztasuna azalarazteko

2017-04-25 : 11:13

Lingolang gure herrietako hizkuntza aniztasuna azalarazteko asmoz, euskaratik, aniztasunean eta parte hartzea sustatuz sortutako proiektua da. Proiektuak bi tresna biltzen ditu: www.lingolang.net webgunea eta Lingolang uniate didaktikoak. Bi kasuetan, 3 dira proiektuaren helburuak:

  • ikastetxeetako hizkuntza aniztasuna islatzea, herriko aniztasunaren adibide gisa,
  • jatorri ezberdinetako hizkuntzak ezagutu eta hiztunei aitortza hori egitea, eta
  • ikastetxe eta gurasoei aniztasuna lantzeko baliabideak eskaintzea.

EUSKARAREN GINKANA-ren bosgarren edizioa azken txanpan sartu da, finala urtarrilaren 28an izango da Ekogunea parkean.

2017-01-13 : 20:23

Urtarrilaren 3an hasi zuen bidea bosgarren urtez Kutxa Ekoguneak, Azkue Fundazioarekin elkarlanean antolatzen duen eta Euskaltzaleen Topaguneak koordinatzen duen Euskararen Ginkanak. Izaera anitzeko 27 taldek hasi zuten 3.000 euroko saria lortzeko lehiaketan ibilbidea eta astez aste probak burutzen joan dira puntuak lortu eta finalera iritsi ahal izateko.

Abenduaren 15a arte zabalik Euskararen Ginakanan izena emateko epea

2016-12-13 : 11:34

Hasiera batean abenduaren 3a bazen ere Euskararen Ginkanaren 5. edizioan izena emateko azken eguna epe hau abenduaren 15a arte luzatu da. Izen ematea www.euskararenginkana.eus webgunean egin behar da. Animatu eta parte hartu 3.000€ko saria duzue zain.

Abenduaren 3an emango zaio hasiera Euskararen Ginkanaren 5. edizioari

2016-11-30 : 15:09

Euskaraz eta euskararekin dibertitzeko Kutxa Ekoguneak antolatzen duen lehiaketa da Euskararen Ginkana.

Martxan EUSKARAREN GINKANA-ren bosgarren edizioa

2016-10-30 : 11:17

Kutxa Ekoguneak euskaraz eta euskararekin dibertitzeko antolatzen duen lehiaketa da Euskararen Ginkana, aurtengoan ere Azkue Fundazioarekin elkarlanean burutuko duena.  Bi erakundeek euskara sustatzeko duten konpromisoan bat egin eta hizkuntza praktika ekologikoak sustatzea dute helburu. Bosgarren edizio honetan ere, Euskaltzaleen Topagunea izango da lehiaketaren koordinatzailea. 3.000 euro jasoko ditu talde irabazleak, euskararen aldeko egitasmo bat finantzatzeko. Izena emateko epea urriaren 17an hasi eta abenduaren 3an amaituko da. Informazio gehiago: www.euskararenginkana.eus.

Euskarak Araban sustapena behar du, ez murrizketa gehiago

2012-12-18 : 17:55

Arabako herri eta Kuadrilletan euskararen erabileraren sustapenean ari garen euskara elkarteok kezkaz hartu dugu Arabako Foru Aldundiaren gobernuaren 2013ko aurrekontu proposamena. Kezkaz hartu dugu, euskara sailean 2013rako aurreikusi diren murrizketek, 2012an ezarritakoekin batera, azken 30 urteetan jarri ditugun oinarriak kolokan ipintzen dituztelako. Izan ere, Araban euskarak eta euskaldun komunitateak azken hamarkadetan izan duten garapenean, nagusiki, bi faktorek eragin dutela uste dugu eta bi oinarri horiek dira zalantzan geratzen direnak murrizketa gogor horiekin.

Euskalgintzan aro berri bat ireki eta gizarte mugimendua indartzeko apustua Topagunearen II. Kongresuan

2012-11-18 : 11:22

Topaguneak eta Euskaldunon Elkarteen mugimendua osatzen duten 96 elkarteek, hiru urteko hausnarketei amaiera eman diote gaur Bilboko Euskalduna Jauregian ospatu duten bigarren Kongresuan, “Federaziotik Mugimendura” lelopean. Hausnarketa prozesua 2010. urtean hasi zen eta azken hilabeteetan mugimenduaren antolakuntza, finantzazioa, barne komunikazioa eta jardunari lotutako gaiak landu dituzte Euskal Herri osoko hainbat elkartek. Gaur bukatutzat eman da prozesua Zuzendaritzak proposatutako ponentzia eta ondorioei Kongresura bertaratuek egindako bozketarekin. 

20121117_130226