21. mende honen hasieran, ez zen Halloween-ik Euskal Herrian, ezta ere Gau Beltzik edo Animen Gaurik. Estatu Batuetako iruditeria anglosaxoi mediatikoaren ondorioz, hasi ziren antolatzen jaiak eta mozorro-irteerak batetik; eta bestetik, etnografiaren zaletu batzuek (Oier Araolaza dantzari antropologoak adibidez), egin zuten oroimen-ariketa eta hausnarketa, tradizio hauek bazutela euskal aurrekaririk ere.
Berreskuratze horretan memoria egitea izan zen lehen ariketetako bat, eta horra ekarpen bat Sustatun 2010. urtekoa. Beste ekarpen interesgarri bat egin zuen Ahotsak proiektuak 2013an, eta hura ere jaso genuen. Memoriatik berreskurapenera izan zen hurrengo urratsa, eta jaia berreskuratzeko saioak izan ziren hurrengo urteetan, adibide honek erakusten duen bezala.
Eta orain, bada, hainbat tokitan egiten dira, eta hona hemen goiko bideoan asteburuko adibide bat, Oiartzunen Abaraxka ludotekak antolatutako Gau beltza. Bideoa: Irati Matelo. Musika: "Zuretatik burnira", J.M. Beltran. Joleak: J.M. Beltran eta A. Barrenetxea.
Erantzun
Sartu