Teknologia albisteak

Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira, urriaren 9tik 14ra

Mintzola Ahozko Lantegia
2018-09-18 : 15:00

Mintzola Ahozko Lantegiak eta Lanku Kultur Zerbitzuak elkarlanean sortutako ekimena da Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira. Munduko beste kultura eta hizkuntzetako kantu inprobisatuen inguruko ezagutzari jarraipena eman asmoz, urriaren 9tik 14ra Kubako, Argentinako eta Euskal Herriko inprobisatzaileak arituko dira kantuan. Egunero emanaldi bat eskainiko da: Iruñea, Erandio, Hernani, Gasteiz, Baiona eta Donostia izango dira jomuga.

Erantzun

Sartu