Teknologia albisteak

tafsit

Erabiltzailearen jarduna

Gizon tuareg libreari kantua, euskaraturik

2017-01-09 : 08:52

Bombino izeneko kantari tuareg-en abesti hau, Imuhar, euskaraturik duzue azpian.

Urte Berria errefuxiatuentzat

2017-01-04 : 09:51

Urte berriaren hasiera ez da izan berdina denontzat. Batzuk oparotasunean, ondo jan eta hobeto edanez eman ditugu lehenengo urratsak edo balantzak, beste batzuk, ordea, gerrikoa ondo estutu beharrean ikusi dute euren burua, halabeharrez.

Kameleoi kaiolatuak

2016-04-06 : 09:43

__Jakin-mina duenak entzun beza __. Ipuinek urrezko dirhama balio duten paisaia kaotikoetatik bainator, kanelak, azafraiak, eta piper-hautsak bat egiten duten erresumatik. Eta diotsuet Djemaa el Fna plaza zabalean, nire begiekin ikusi ditudala elkarren arrimuan emakumeak, siriar errefuxiatuak edo… belodunak  __ we are Syrian refugees, help us please __, belaunikaturik. Hurbil, mahaitxo txukun baten gainean jarrita, era guztietako hortzordeak salgai zituen durbante dotorez jantzitako gizona __ proba itzazue nahi baduzue __ adeitsua behin eta berriz ezpainetan.

Itsuek ere ikusten dute

2016-03-20 : 09:38

"Gauzak ez dira nahastu behar" - esango dizuete batzuek -. "Drogak eta politika bi gai zeharo desberdinak dira". Baina itsuek ere ikusten dute Hego Amerikatik datorren kokainak, Afrika Mendebaldeko kostaldea suspirio gozoan igaro eta basamortuko bide malkartsuetan murgiltzera egiten duela -Azawad hitsean kasu-, aberatson Europa amets.