"Gauzak ez dira nahastu behar" - esango dizuete batzuek -. "Drogak eta politika bi gai zeharo desberdinak dira". Baina itsuek ere ikusten dute Hego Amerikatik datorren kokainak, Afrika Mendebaldeko kostaldea suspirio gozoan igaro eta basamortuko bide malkartsuetan murgiltzera egiten duela -Azawad hitsean kasu-, aberatson Europa amets.
Errazago zaio askori "Sahel" hitz beilegia, "terrorismo" hitz beltzarekin uztartzea, ezen ez "droga" hitz gorriarekin.
Bamakok aspaldi abandonatutako gazte langabetu azawadiarrak baina, senez eta kulturaz ibiltariak, nekez egingo dio muzin, batzuek -demagun lotsaren eta beldurraren harresiak eraiki ditugun europarrok-, antsiaz gutiziatzen dugun dama zuria garraiatzeari. Zer ba?
Eta damaren beso deabruzkoetan murgilduko da, ahiturik, Europa zaharra, aurre egin nahi ez dion errealitateari bizkarra erakutsi nahian, ihesi, fikzioaren eta fantasiaren ondotik.
............
Artikulu hau nire blogean argitaratu nuen lehenengo: Basamortukoak.
Erantzun
Sartu