Teknologia albisteak

Netflixek 20 ordu bikoiztuko eta 200 azpidatziko ditu aurten euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-03-15 : 14:08

Europa Press agentziak argitaratu duenez, Netflixen Espainiako adarrak euskarazko bikoizketa eta azpidatziak sartuko ditu bere katalogoan 2022ko amaiera bitartean, katalanezkoekin eta galizierazkoekin batera. Berriak egunkariak ere jaso du albistea.

 

70 izenburuko katalogo bat izango omen da 2022koa, hurrengo urteetan jarraitzekoa eta kopuruan izan daitezke 600 bat ordu azpidatzita nazioarteko film eta telesailetan, eta 60 ordu bikoiztuta haurrentzako eta familiarentzako edukietan. Hiru hizkuntza izanik (galiziera, euskara, katalana), bakioitzean 200 ordu azpidatzira, 20 bikoiztuta (halaxe esplikatu du Europa Pressek).

Titulu zehatzei dagokienez, albisteak aipatzen ditu bi telesail:

  • Emily in Paris telesaila, komedia arin bat, honek jada bi denboraldi daramatza.
  • Sandmantelesaila (beldurrezkoa, oraindik datarik gabe).

Eta hiru film luze, oraindik estreinatu ez direnak.

  • The Mother filma (Jennifer Lopez protagonista)
  • Hustle (saskibaloiari buruzko film bat, ekainean estreinatzekoa)
  • Pinocchio, Guillermo del Tororen bertsio berria, stop motion erako animaziozkoa eta musikala.

Berriaren datuen arabera, une honetan Netflixek 5.559 film eta serie eskaintzen ditu Hego Euskal Herrian. Euskaraz dauden bakarrak dira HandiaErrementari eta Black is Beltza; Akelarre filmaren elkarrizketen erdiak ere euskaraz dira. Katalanez 30 lan inguru daude itzulita. Galegozko telesail bat dago: O sabor das margaridas.

Erantzun

Sartu