Teknologia albisteak

Donostia San Sebastián Turismoa

Erabiltzailearen jarduna

Donostia Turismoak bisitarien artean euskara ezagutarazteko ekimena jarri du abian

Donostia Turismoak Basque Challenge 2 erronka sortu du bisitariei euskara ezagutzera ematen jarraitzeko asmoz. Ekintza honen xedea gure kultura eta hizkuntza balioan jartzea da. Horrela, gainera, Donostia beste helmuga turistikoen aldean desberdin eta berezi egiten duena nabarmentzen dugu. Lehiaketa baten bidez, euskara eta euskal kulturari buruzko ezagutzak proban jarriko ditugu, eta parte-hartzaileak gure kulturan, modu dibertigarri batean, sakontzera animatuko ditugu. Galdetegia euskaraz, katalanez, gailegoz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez egongo da eskuragarri bisitariek gure kulturari buruz ikas dezaten. Lehiaketa martxoaren 31ra bitartean egongo da zabalik sansebastianturismoa.eus webgunean eta parte hartzen dutenen artean 150 sorpresatxo baino gehiago eta Arbaso Hotelean bi lagunentzako gaualdi bat eta gosaria zozketatuko ditugu.