Teknologia albisteak

Donostia Turismoak bisitarien artean euskara ezagutarazteko ekimena jarri du abian

Donostia Turismoak Basque Challenge 2 erronka sortu du bisitariei euskara ezagutzera ematen jarraitzeko asmoz. Ekintza honen xedea gure kultura eta hizkuntza balioan jartzea da. Horrela, gainera, Donostia beste helmuga turistikoen aldean desberdin eta berezi egiten duena nabarmentzen dugu. Lehiaketa baten bidez, euskara eta euskal kulturari buruzko ezagutzak proban jarriko ditugu, eta parte-hartzaileak gure kulturan, modu dibertigarri batean, sakontzera animatuko ditugu. Galdetegia euskaraz, katalanez, gailegoz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez egongo da eskuragarri bisitariek gure kulturari buruz ikas dezaten. Lehiaketa martxoaren 31ra bitartean egongo da zabalik sansebastianturismoa.eus webgunean eta parte hartzen dutenen artean 150 sorpresatxo baino gehiago eta Arbaso Hotelean bi lagunentzako gaualdi bat eta gosaria zozketatuko ditugu.

Euskarak gure kultura eta gure izateko modua adierazten duten hitz berezi ugari ditu. Hitz horiek baliagarriak dira gure hiria beste era batera erakusteko eta, gainera, agerian uzten dituzte gure nortasuna eta inguruko aberastasuna.

Bisitatzen gaituenari ezberdin gaituen hori ezagutarazteko asmoz, Donostia Turismoak euskal kulturaren inguruko erronka antolatu du: Basque Challenge 2, eta oraingoan, gai al zarete? 

Basque Challenge 2 erronkaren helburua bisitariei euskara modu dibertigarri eta biralean ezagutaraztea da. Bertakoek ere parte har dezakete, izan ere, euskaraz galdetegi berezia prestatu dugu.

Lehiaketa sei hizkuntzatan (euskaraz, katalanez, gailegoz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez) egongo da eskuragarri eta munduko edozein txokotatik parte hartu ahal izango da.

Lehiaketan martxoaren 31ra parte hartu ahal izango da www.sansebastianturismoa.eus webgunetik. Ekimena Donostia Turismoaren sare sozialetan hedatuko da eta parte hartzaileen artean Arbaso hotelean logela bikoitzean gaua eta bi lagunentzako gosaria ere zozketatuko da. Gainera, euskararekin jolasean aritzeko beste 150 sorpresa ere zozketatuko dira.

Informazio guztia eta zozketaren oinarriak webgune honetan kontsulta daitezke: www.sansebastianturismoa.eus

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago