Teknologia albisteak

Kazetaritzaren egoera kritikatzeko eta profesioaren aldarrikapena egiteko FlashDubShake asmatu dute

2013-04-24 : 17:59

Garai batean interneten modan zeuden hainbat errekurtso erabiliz osaturiko estilo berria da flahsdubshake-a; diotenez, bestelako komunikaziorako fenomenoetan sakontzeko. Asmo horrekin,& EHUko Multimedia Komunikazio Masterreko ikasleek flashdub shake proiektua gauzatu dute kazetaritzaren egungo egoera salatzeko eta profesioaren duintasuna aldarrikatzeko.

Lipdub, Flash Move eta Harlem Shake modukoek sarean izan duten arrakasta ikusita, ekimen berri bat asmatu nahi izan dute multimediako ikasleek; hala bada, sarean 668.815 ikustaldi izan dituen Gnamang Style abestia aukeratu dute, letra propioa sortuz, euren proiektua egiteko. Ironia, parodia eta tartazoen baliatu dira, gaur egun kazetaritzak bizi duen egoera latza kritikatzeko.

Sarean hainbeste zabaldu diren ekimenek eskaintzen duten alderdi ludikoaz baliatu gara mezu aldarrikatzailea zabaltzeko.Horregatik aukeratu genuen Gnagnam Style abestia, baina mezu errebindikatiboa egin nahi izan dugu, edo gutxienez, ironiaz beteriko kritika.

Horretan ezinbesteko laguntzan eskaini digu Joxerra Gartziak. Oraintxu arte EHUko kazetaritza fakultateko irakaslea izan da, eta erretreta hartu aurretik egin digun oparia da “Euskal prentsa gu”. Eskerrik asko, Joxerra!

Kazetariak langabezian

Eraikuntza sektorearen ondoren, kazetaritza da azkeneko 2 urtetan kaleratze gehien izan dituen lan esparrua. Sektorean, bikoiztu egin da langabe kopurua Hego Euskal Herrian. Madrilgo Pentsa Erakundeak kaleratutako azkeneko txostenaren arabera, iaz Hego Euskal Herrian 1.916 kazetari zeuden langabezian. 2011. urtean baino 984 gehiago.

Egoera hori kontuan izanik, eta “Bestelako komunikazioa: Estrategia informatibo berriak” aztertzen ari ginela baliatuz, gureproiektu propioa sortzea erabaki genuen Masterrean ari garen 16 ikasleok. Hala bada, Fakultateko Dekanotzaren babesarekin, proiektuari ekin genion; izan ere, Fakultatetik ere laguntza jaso dugu proiektua gauzatzeko eta hori eskertzekoa da. Atezainena ere aitortu beharra daukagu; eurek emandako laguntza, ezinbestekoa suertatu zaigu, baita pankarta egiteko ere.

Esan bezala, “Euskal prentsa gu” proiektuak letra propioa dauka. Joxerra Gartzia EHUko irakaslearen laguntzarekin osatu dute letra eta Pixel ikus-entzunezko ekoizpenekoekin elkarlanean grabatu genuen. Eurak ari dira Euskal Herrian, hara eta hona, steady-arekin grabaketak egiten. Durangon Herrira plataformak egin zuena iazko abenduan ere, eurek grabatu zuten, beraz, gurera etorri izana, bada zerbait!

Beraz, “Klon albisteei, diruari, negozio beltzari, "zirkuari" eta diru sobreei egindako kritika” jasotzen duen #FlashDubShake-az gozatu nahi izanez gero, ez galdu aukera. Gure txinerako itzultzaileak ere ikusi gaitu eta bere herritarren artean elkarbanatuko duela agindu digu! 

Erantzun

Sartu