Teknologia albisteak

Mintzola ahozko lantegia

Erabiltzailearen aurpegia

Mintzola Fundazioa 2008an sortu zen. Fundazioaren sorreran jarritako oinarri nagusia ahozko tradiziotik ahozkotasunean eragitea da, ipar bezala jarrita dauden bi helburu hauen bidez: - Ahozko tradizioaren behatzaile dinamikoa izatea, eta - Gaurko gizarteak ahozkotasunaren alorrean dituen premiei erantzutea. Bi helburuok elkarren osagarri dira. Lehenengoan oinarrituta bigarrenean diharduen erakundea da Mintzola: ahozko tradizioan sakonduz, gizartearen premia berriei erantzun egokia eman nahi dien erakundea da. Horrek bereizten du Mintzola tradizioa azken helburutzat hartzen duten erakundeetatik, baita tradizioari jaramonik egiteke ahozkotasunaren alor berrietan dihardutenetatik ere. Gaurko gizartean ematen diren ahozko kultur sorkuntzak ardatz hartuta, Mintzola Bertsolaritzaren Ikertegia eta Ahozko Kultur Sorkuntzan ari diren genero bizien Elkargunea da.

Erabiltzailearen jarduna

Uztailaren 3, 4 eta 5ean egingo dira Ahoa Bete Hots jardunaldiak

2013-06-16 : 11:53

Mintzola Ahozko Lantegiak laugarrenez antolatuko ditu aurten Villabonan "Ahoa Bete Hots" jardunaldiak. Antzerkizale Elkarteko, Kantuzale Elkarteko, Bertsozale Elkarteko eta Ipuin Kontalarien taldeko kideek osatu dute aurtengo egitaraua. "Hitza Jolas" izango du izenburu eta ahozkotasuna lantzeko hezkuntza arautuan eta ez arautuan erabil daitezkeen jolasez ariko dira. Hala, ahozkotasuna gozamenetik nola landu azalduko dute.

Bertsolaritza ikertzeko beka deialdia zabalik

2013-06-12 : 13:30

Bertsozale Elkartearen Ikerkuntza planean ageri diren ikergaiak aztertuko ditu aukeratzen den proiektuak. Mikel Laboa Katedrak, EHUko Euskara eta Ikerkuntza Errektoreordetzek eta Mintzolak jarri dugu martxan deialdia.