Teknologia albisteak

Bertsolaritza ikertzeko beka deialdia zabalik

Erabiltzailearen aurpegia
2013-06-12 : 13:30
Bertsozale Elkartearen Ikerkuntza planean ageri diren ikergaiak aztertuko ditu aukeratzen den proiektuak. Mikel Laboa Katedrak, EHUko Euskara eta Ikerkuntza Errektoreordetzek eta Mintzolak jarri dugu martxan deialdia.

Bertsozale Elkartearen Ikerkuntza Planean ageri diren ikergaietan oinarritu beharko du tesia egiten duen ikerlariak. Ikerketa Ekintza Parte-Hartzailearen bidez eta urtebeteko prozesu baten ondoren osatu zen Ikerkuntza Plana, eta bertsolaritzaren inguruan dabiltzan 100 eragile eta aditu baino gehiagok hartu zuten parte prozesuan. Aurtengo deialdirako lau iker-lerro proposatu dituzte:

  • Bertsozaletzeko arrazoiak eta mekanismoak ikertu adin ezberdinetan eta tokian tokiko ezaugarri soziolinguistikoak kontuan hartuz
  • Herrialdeko Bertsozale Elkartearen eskutik hezkuntza arautuan, bertso-eskoletan eta aisialdian egiten den lanaren metodologiaren eta emaitzen azterketa
  • Bertsolaritzaren transmisio modu guztien azterketa: formala, ez-formala eta informala
  • Bertsolaritzaren transmisioak hezkuntzako zein gizarteko esparru ugaritan egin dezakeen onura eta ekarpena aztertzea

Kontratu deialdiari buruzko informazioa osoa hemen topatuko duzu.

Atzo egin zen aurkezpena Villabonako Subijana Etxean. Bertan izan ziren Iñaki Murua Bertsozale Elkartetik, Jesus Mari Makazaga EHUko Euskara eta Ikerkuntza Errektoreordetzetatik, Juan Kruz Igerabide Mikel Laboa Katedratik eta Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldunditik. Iñaki Muruak azaldu zuenez, "lehenengo aldia da bertsolaritzari buruzko doktorego tesia emateko gai garena".

Prentsaurrekoan hartutako irudiak bertsoa.com atarian daude ikusgai.

Erantzun

Sartu