Teknologia albisteak

mikropilula

Erabiltzailearen aurpegia

Literatur dosi osasungarrien online establezimendua. Edonon zaudela, bost minututan irakurtzeko literatur terapia azkarra. http://bit.ly/rzqNkW

Erabiltzailearen jarduna

Argitaratu dugu Literatur Mikropilulen Farmaziaren 100. dosia

2012-07-02 : 18:11

Lortu dugu Literatur Mikropilulen Farmaziako 100. dosia idaztea. Pare bat astez, idazketan parte hartzeko aukera zabalik izan da gure Facebookeko orrialdean, eta dagoeneko Farmazian bertan dago argitaratuta hainbat lagunen artean idatzitako dosia: Egunsenti hartan. Mikroipuin bat nahi izan duten guztien artean idaztea izan da Farmaziako 100. dosira iritsi izana ospatzeko modua; denon artean egina, denontzako eskuragarri.