Teknologia albisteak

Argitaratu dugu Literatur Mikropilulen Farmaziaren 100. dosia

Erabiltzailearen aurpegia
2012-06-29 : 14:41

Lortu dugu Literatur Mikropilulen Farmaziako 100. dosia idaztea. Pare bat astez, idazketan parte hartzeko aukera zabalik izan da gure Facebookeko orrialdean, eta dagoeneko Farmazian bertan dago argitaratuta hainbat lagunen artean idatzitako dosia: Egunsenti hartan. Mikroipuin bat nahi izan duten guztien artean idaztea izan da Farmaziako 100. dosira iritsi izana ospatzeko modua; denon artean egina, denontzako eskuragarri.

Parte hartzea eta elkarbanatzea dira Literatur Mikropilulen Farmaziaren oinarriak, eta filosofia horri tiraka, dosi berezia egin dugu mikrofarmazeutiko batzuen artean. Honela, Literatur Mikropilulen Farmaziak irakurleen aldetik izan duen harrera ona ospatu nahi izan dugu. Sareak zerbait eskaintzen badu, etengabeko interakzioa da, eta horretaz baliatu gara 100. dosia idazteko.

Idaztea gustoko baduzu, ongietorria zara Literatur Mikropilulen Farmazian. Ez zaitez lotsatu, eta anima zaitez literatur-terapia kolektibora! Hona bidal ditzakezu zure dosiak: mikropilula@gmail.com.

Erantzun

Sartu