Sustatu logoa Teknologia albisteak
makilipurdi

edorta amurua

Malerrekako Guajiroa

None

"Hauxe da ura", David Foster Wallaceren hitzaldia euskarazko azpitituluekin

edorta amurua
edorta amurua
2014-04-25 17:27
2005eko maiatzaren 21an, David Foster Wallace idazleak graduazio hitzaldia eman zuen Kenyon College ospetsuan . 10 orrialdeko hitzaldia irakurri zuen Wallacek, eta horren pasarte batzuekin osatu zuten bideoa asko ibilia da sare sozialetan. Antonio Casado da Rochak transkripzioa euskaratu du, bideoari norbaitek azpitituluak jarriko dizkiolakoan. Merezi du ikusteak. Bideoa ikusi (Azpitituluak ikusteko, Select Language>Basque aukeratu behar da).

Bertako Haziaren Jaia 2014

edorta amurua
edorta amurua
2014-02-02 14:39

Ohartzerako, bosgarren ediziora iritsi da Bertako Hazien Jaia. Xumetasunez, maitasunez eta adiskidetasunez elikatutako ospakizuna da honako hau, gaur egungo bizimodu azkarrean lekurik ez duten gauza horien aldarria heda dadin. Haziak eta hazien inguruko ondare kulturala babesteko asmoarekin batuko gara urtero bezala, trukean eta solasean aritzeko eta aniztasuna gure artean zabaltzeko asmoz. Baztanen, otsailaren 8an.

Ateismoaren aurkako zigorrak, munduan zehar

edorta amurua
edorta amurua
2013-12-11 12:09
Munduko herrialde askotan ateismoa zigortua dago, neurri desberdinean bada ere. Freedom of Thought Report erakundeak aurtengo egoera islatzen duen mapa elkarreragilea osatu du, zigor hauek nolakoak diren jakinarazteko.

Kontseilaria eta Vascuencea

edorta amurua
edorta amurua
2013-11-16 11:00
Iribasen hitzaldia Euskaltzaindian (audioa). Aste honetan Iruñean Euskaltzaindia elkartu da Nafarroako euskararen egoera aztertzeko asmoz. Bertan egon da Nafar gobernuko Hezkuntza kontseilaria, eta bere hitzaldian Vascuencearen Legeraren onurak goraipatu nahi izan ditu. Horretarako, vascuencea erabiltzea eritzi du, bideoan entzun daitekeen moduan.

Beti uste izan dut Donostiako Paseo Berria preso errepublikarrak bortxaz egina zela, baino mapa horr

edorta amurua
edorta amurua
2013-05-09 11:58
Beti uste izan dut Donostiako Paseo Berria preso errepublikarrak bortxaz egina zela, baino mapa horretan ez da agertzen; bakarren batek ...

Hau web itxusia, dedio!!!!!

edorta amurua
edorta amurua
2013-02-18 14:57
Hau web itxusia, dedio!!!!!

Bertako Haziaren Jaia, Elizondon otsailak 23an

edorta amurua
edorta amurua
2013-02-18 14:38
Aurten ere Baztan-Bidasoa aldean Bertako Haziaren Jaia ospatuko dugo;  laugarrengo aldia izanen da. Otsailak 23an Elizondoko plazan elkartuko gara haziak eta esperientziak elkarbanatzeko, Jakoba Errekondoren laguntzarekin. 

afitxea

Mozorroen Ordua: Ituren eta Zubieta inaute aroan

edorta amurua
edorta amurua
2013-02-04 13:20
Hamabost urtez Zubietan bizi izanak ikuspuntu berezi bat ematen dit hain sonatuak diren inauteak aztertzean; nire blogean azaltzen ditut festa honen alde "ilunaz" ditudan hausnarketak.
Jarraitu gaitzazu