Teknologia albisteak

"Hauxe da ura", David Foster Wallaceren hitzaldia euskarazko azpitituluekin

Erabiltzailearen aurpegia
2014-04-25 : 17:27
2005eko maiatzaren 21an, David Foster Wallace idazleak graduazio hitzaldia eman zuen Kenyon College ospetsuan . 10 orrialdeko hitzaldia irakurri zuen Wallacek, eta horren pasarte batzuekin osatu zuten bideoa asko ibilia da sare sozialetan. Antonio Casado da Rochak transkripzioa euskaratu du, bideoari norbaitek azpitituluak jarriko dizkiolakoan. Merezi du ikusteak. Bideoa ikusi (Azpitituluak ikusteko, Select Language>Basque aukeratu behar da).

Badira bi arraintxo igerian eta arrain zaharrago batekin topo egiten dute, zeinek agurtu ondoren diotsen: “Egunon gazteok, zer moduz dago ura?” Eta bi arrainek jarraitzen dute igerian, eta azkenean horietako batek besteari begira diotso, “Zer demontre da ura?”

Arrainen istorioaren muina da begien bistako errealitate garrantzitsuenak, askotan, ikusteko eta komentatzeko zailenak direla. Euskarazko esaldi bat bezala, noski, hori topiko hutsala baino ez da, baina helduen bizitzaren eguneroko lubakietan, topiko hutsalak hil ala biziko kontuak izan daitezke.
Testu osoa

Erantzun

Sartu