Aurten ere Baztan-Bidasoa aldean Bertako Haziaren Jaia ospatuko dugo; laugarrengo aldia izanen da. Otsailak 23an Elizondoko plazan elkartuko gara haziak eta esperientziak elkarbanatzeko, Jakoba Errekondoren laguntzarekin.
Orain arte Zubietan egin den Haziaren Jaia Elizondora eraman dugu, jende gehiago elkartzeko asmoz. Bidasoaldeko Hazi Sareak eta Nafarroako Hazi Sareak antolatutako jai honetan, bertako barazki, labore eta fruitondoen berreskurapena lortu nahi da, betiere giro umoretsuan.
Hitzordua datorren larunbatean, otsailak 23an dugu, Elizondoko plazan (eguraldia okertzen ba da, Merkatuko plazan) goizeko hamar t'erdietan; bertan, bakoitzak bere haziak ekartzeko aukera izango du, haiekin batera ezinbesteko informazioa elkar trukatuz. Aurten Jakoba Errekondoren laguntza izango dugu, hazi bakoitzari testuingurua emanez.
Ondoren, eguerdi partean, mahai ingurua antolatu dugu, Jakoba Errekondo berarekin, eta Ester Montero Nafarroko Hazi Sarearen ordezkariarekin (ba liteke egun hauetan bertze aditu batzuk batzea), Arizkunenea kultur etxean.
Ordubietan bazkaria izango da Gaztetxean; lehengo urteetan bezala, bertako produktuekin osatua izanen da, batez ere babarrun eta baba desberdinez osatua.
Bukatzeko, bazkalondoan Guajiroak taldeak kantaldi xume bat emango du.
Lehenagoko edizioen
argazki batzuk hemen dituzue.
Erantzun
Sartu