Teknologia albisteak

LeakoHitza

Erabiltzailearen aurpegia

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza. Gure horman agertzen diren iruzkinak egunkarian argitaratzeko aukera dugu.

Erabiltzailearen jarduna

HITZAren aplikazioa eskuragarri dago mugikorretan eta tabletetan

2016-01-15 : 13:49

Eskualdeetako HITZA egunkarietako albisteen jarioa erakusten duen aplikazioa da HITZA APP. Android eta iOS (Apple) sistema eragileak erabiltzen dituzten mugikor eta tabletetarako diseinatutako aplikazioak tokian tokiko albisteak modu erraz eta arinean erakusten ditu. Horrez gain, geolokalizazio bidezko agenda kulturala ere eskaintzen du. Azkenik, aplikazioa deskargatzen duten erabiltzaileek, unean uneko jakinarazpen garrantzitsuak eskura eta momentuan jaso ahalko dituzte.