Teknologia albisteak

HITZAren aplikazioa eskuragarri dago mugikorretan eta tabletetan

Erabiltzailearen aurpegia
2016-01-15 : 12:55

Eskualdeetako HITZA egunkarietako albisteen jarioa erakusten duen aplikazioa da HITZA APP. Android eta iOS (Apple) sistema eragileak erabiltzen dituzten mugikor eta tabletetarako diseinatutako aplikazioak tokian tokiko albisteak modu erraz eta arinean erakusten ditu. Horrez gain, geolokalizazio bidezko agenda kulturala ere eskaintzen du. Azkenik, aplikazioa deskargatzen duten erabiltzaileek, unean uneko jakinarazpen garrantzitsuak eskura eta momentuan jaso ahalko dituzte.

Zehatz esateko, honako eskualdeetako albisteak eta agenda jasotzen ditu HITZA APP-k: Lea-Artibai eta Mutriku, Busturialdea, Oarsoaldea, Bidasoa, Irutxulo, Urola Kosta eta Goierri.

Eskualde guztien albisteen jario orokorra ikusteaz gain, bakarrik eskualde jakin bateko jarioa ikusteko aukera ere ematen du, bai eta agenda eskualdeka ikusteko aukera ere.

Beraz, urte berriagaz batera, HITZA APP abantailaz beteta datorren tresna da.

2015. urtean HITZAk webgunea berritu eta mugikorretarako egokitu zuen. Orain, 2016. urte hasiera, beste erronka berri bati ekin dio: “Gure APPostua martxan! 3.000 deskarga baietz“.

Erantzun

Sartu