Kafe Antzokia
Euskaldunon eta gure kultura sorkuntzaren topalekua Bilbon. Basque venue in Bilbao www.kafeantzokia.com
Artikuluak
Kubako ikastetxeekiko senidetze-ekitaldia gaur Bilbon
2012-11-21 01:41
Kubako eta Euskal Herriko hainbat ikastetxeren arteko senidetze-ekitaldia egingo da gaur arratsaldeko 18:30ean Bilboko Kafe Antzokian, bertako Kurkuluxetan Antzerki Eskolak antolatuta. Ekitaldian oroigarrizko panelak banatuko dira eta Kubako ordezkari batzuk, abeslariak, poetak, ikastetxeetako haurrak eta irakasleak, antzezleak eta beste hainbat jenderen parte-hartzea espero da sarrera libreko ekitaldi honetan.