Teknologia albisteak

Kubako ikastetxeekiko senidetze-ekitaldia gaur Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia
2012-11-21 : 01:41

Kubako eta Euskal Herriko hainbat ikastetxeren arteko senidetze-ekitaldia egingo da gaur arratsaldeko 18:30ean Bilboko Kafe Antzokian, bertako Kurkuluxetan Antzerki Eskolak antolatuta. Ekitaldian oroigarrizko panelak banatuko dira eta Kubako ordezkari batzuk, abeslariak, poetak, ikastetxeetako haurrak eta irakasleak, antzezleak eta beste hainbat jenderen parte-hartzea espero da sarrera libreko ekitaldi honetan.

Azkenengo bi urteotan Kubako Errepublika eta Euskal Herriko hainbat ikastetxeren arteko ezagutza eta harremanak landu izan dira zenbait ekimenen bidez: antzezlanen trukea, antzez saioak Kubako mendiko herrietan (Guantanamo-Baracoa Antzerki Gurutzada), “Adiskidetasunaren Liburua”ren ekimena (alde bakoitzeko ikasleek bestekoentzat eskuz egindako liburuak, olerki, abesti eta marrazkiekin), abestien trukea... Oro har, bi herrietako haurren arteko elkar ezagutza sustatu da ekimen hauekin.

Harreman horien nondik-norakoak jaso zituen urte hasieran estreinatu zuten "Keinuka mugaz gaindi" dokumentalak:

Truke jarduera hauen inguruan, Kurkuluxetan antzerki eskolaz gain “Ane Monna, Oskola eta Karramarroi”  euskal antzerki taldeak, Kubarekiko Adiskidetasun Elkarteak (Euskadi-Cuba) eta hainbat ikastetxek parte hartu dute: Intxixu ikastola, Urretxindorra ikastola, Lemoako ikastetxea, Zurbarango ikastetxea, Derioko “Kukuke” antzerki eskola, Bilboko Kafe Antzokia bera.

Gaurko ekitaldi irekian, besteak beste, egitasmoaren aurkezpena eta  senidetzearen inguruko bideo emanaldia egingo da. Ondoren, senidetzearen dokumentu ofiziala sinatu eta ikastetxe bakoitzeko arduradunei oroigarriak banatuko zaizkie. José Tadeo Tápanes poeta eta historiagile kubatarra, zizka-mizkak, bertsolariak eta musika saio laburra izango dugu (euskal eta kubatar abeslari banarekin).

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago