Euskaltzalea, xakelaria, ezkerrekoa, Zuzenbideko lizentziaduna.
NAFARROAKO GOBERNUAK BERE HERRITAR GUZIAK IRAINDU DITU.
Hona hemen Gobernuak maiatzean emandako erantzuna: Indarreko legeak ez duela debekatzen atzerriko hizkuntzak euskara baino gehiago baloratzea, eta ez diola Arartekoaren gomendioari kasurik eginen. Beraz, ingelesa baloratzen segituko du eta euskara, ez.
AET eta EHEren balorazioa: https://www.facebook.com/#!/photo.php?fbid=571795579603996&set=a.528470447269843.1073741826.100003206769221&type=1
TRAFIKOKO ZUZENDARITZA NAGUSIAK LASAI ASKO MUZIN EGIN DIO EUROKARTARI.
Nafarroan Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak Gutixengoen Hizkuntzen Eurokarta urratu du berriz ere. Gaztelaniaz igorritako informazioa euskaraz bidaltzeari uko egin zion 2014ko urtarrilaren 7an.
Olatzagutiako Udalak Euskararen Legearekin talka egin du. Olatzagutiako Euskararen Ordenantzan, euskara bakarrik erabiltzeko irizpideak hauexek ziren: Testuaren grafia antzekoa denean euskaraz eta gaztelaniaz; mezuaren edukia argi eta garbi adierazten duen piktogramak osatzen duenean; eta ezagutzera eman beharreko jarduerak eta hartzailearen berezitasunek horretara behar dutenean. Baliorik gabe utzi ditu Nafarroako Administrazio Auzitegiak.
ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA.
https://www.facebook.com/friends/requests/?fcref=rup#!/adm.euskeraz.taldea/posts/506678749449013