Sustatu logoa Teknologia albisteak

Olatzagutiak Euskararen Legearekin talka egin du

Joseba Otano
2014-01-22 15:56
Olatzagutiako Udalak Euskararen Legearekin talka egin du. Olatzagutiako Euskararen Ordenantzan, euskara bakarrik erabiltzeko irizpideak hauexek ziren: Testuaren grafia antzekoa denean euskaraz eta gaztelaniaz; mezuaren edukia argi eta garbi adierazten duen piktogramak osatzen duenean; eta ezagutzera eman beharreko jarduerak eta hartzailearen berezitasunek horretara behar dutenean. Baliorik gabe utzi ditu Nafarroako Administrazio Auzitegiak. ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA. https://www.facebook.com/friends/requests/?fcref=rup#!/adm.euskeraz.taldea/posts/506678749449013

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu