Teknologia albisteak

Gorka Zabaleta

Erabiltzailearen aurpegia

kazetaria, argazkizalea.

Erabiltzailearen jarduna

Zer esan zion Ametsek Joanitori oholtza gainean?

2014-01-01 : 11:03

Joanito Dorronsoro eta Amets Arzallus elkartu ditu Baleikek BECeko finala elkarrekin gogoratzeko. Ametsek Joanitoren etxeko atea zeharkatu orduko hasi da berriketaldia.

2

Duela ehun urteko bizimoduaren erretratua, eskuizkribu batetik abiatuta

2013-11-12 : 13:49

Jose Manuel Linazasoro Zumaiatik Pasaiara joan zen bizitzera 11 urte zituela. 1970ean, 59 urterekin, ebakuntza batetik osatzen ari zela, koaderno batean eskuz idatzita utzi zituen bere txikitako oroitzapenak, duela ehun urteko Zumaiako kontuak (1910-1920).

2

Erreportajea: Hondakinak mahai gainean

2013-04-11 : 12:51

Eztabaida politikoaren erdigunean kokatu da hondakinen kudeaketa azken urtebetean, eta kalera ere iritsi dira bi ereduren arteko talkaren ondorioak. Eztabaida bideratu eta adostasuna errazteko, hondakinen mahaia osatu dute Zumaiako alderdi politikoek eta zenbait gizarte eragilek. Mahai gainean jarri diren proposamenak, adostasunerako aukerak eta zailtasunak lehen eskutik ezagutu nahi izan ditu Baleikek. Gipuzkoar gehienei gaia oso gertukoa zaienez, Sustaturen bidez zabaltzea erabaki dugu, lagungarri izan daitekeelakoan. Baleike.com-en aurkituko dituzue erreportajearen osagarri diren hainbat elkarrizketa.

BIDEOA: Bi kilo angula Urola birpopulatzeko

2013-01-12 : 19:10

Zumaiako dozena bat angulazalek hartu dute parte Aztik Urola ibaian angula kopurua ugaritzeko martxan jarri duen ekimenean.

1

Fisikari zumaiar bat Higgsen partikularen peskizan

2012-07-07 : 12:44

Zientziak gutxitan hartzen ditu komunikabideetako lerroburuak, baina aste honetan mundu osoko egunkari, telebista, irrati eta web guneetan ikusi dugu nabarmenduta Higgsen partikula aurkitu dutela. Izena behintzat ikasi dugu, esanahiaz jabetzea gehienoi oso zail egiten zaigun arren. Zumaian bada, ordea, Higgsen partikulaz asko dakien zientzialari bat: Angel Mari Uranga. Izan ere, zazpi urte egin ditu CERNen –esperimentua egin duen laborategia– eta gaur egun ere harreman zuzena du han burutzen ari diren esperimentuekin. Baleike.com-en elkarrizketatu dugu.

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago