Sustatu logoa Teknologia albisteak

Zer esan zion Ametsek Joanitori oholtza gainean?

Gorka Zabaleta
2013-12-30 11:03
Zer bazkaldu zuen egun hartan Joanitok? Zer esan zion Ametsek Joanitori belarrira, txapela jantzi berritan? Non ikusi zuen Ametsek bere burua lehen aldiz txapela jantzita? Nola osatu zuen agurreko bertso gogoangarria? Non eta norekin ospatu zuen txapela? Komentuak ba al du zerikusirik txapelarekin? Kontu bitxi eta detaile ezezagunez gain, hausnarketarako tartea ere hartu dute biek.  Eneko Dorronsorok grabatu du elkarrizketa eta hemen daukazue prestatu duen bideoa. Elkarrizketa osoa urtarrileko Baleike aldizkarian irakurri ahal izango duzue –ostiralean banatuko dugu–.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu