EIZIE
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
None
Leire Errandonea Garcia-Larratxek irabazi du II. Minaberri itzulpen-beka
Marie-Aude Murail idazlearen 'Sauveur et fils' liburua euskaratuko du Leire Errandonea Garcia-Larratxek, Xabier Olarra Lizaso mentorearen laguntzaz, Minaberri bekari esker. EIZIEk, Iruñeko Udalarekin lankidetzan, Minaberri bekaren bigarren edizioa antolatu du aurtengo udaberrian, mentoretza baten bitartez nazioarteko gazte-literaturako lan esanguratsu bat euskaratzeko. Txalaparta argitaletxeak kaleratuko du bekaren bidez sortzen den itzulpena, eta CEDROren laguntza izango du mentoretzak.
Nor da Nor: Euskal itzulpengintzaren datu-basea, berritua
Zortzi urte pasatxo dira Nor da Nor euskal itzulpengintzaren datu-basea jendaurrean aurkeztu genuenetik, eta harrezkero asko handitu zaigu umea. Beraz,2023 honetan berritu egin dugu. Abiaorriari itxura berria eman diogu, datuak sailkatzeko eta erakusteko modua ere aldatu da, eta etengabe ari gara edukiz hornitzen.
Testu feministen itzulpengintza: borrokarako beste tresna bat? (solasaldia)
Solasaldi bat antolatu du EIZIEk, Donostian: martxoak 9 (osteguna): Testu feministen itzulpengintza: borrokarako beste tresna bat? Solasaldian izango dira: Amaia Astobiza Uriarte, Ana Morales Carro eta Danele Sarriugarte Mochales. **eguneraketa:** BERTAN BEHERA GERATU DA.
SENEZ aldizkariaren ospakizun-ekitaldirako gonbidapena
Senez 50. zenbakira iritsi da, 35 urteko ibilbide joria eginez, eta festa giroan ospatu nahi dugu, lagunarteko ekitaldi batean. Urriaren 16an elkartuko gara, 19:00etan, Donostian, Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan.
SENEZ aldizkaria dugu ospakizun Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunean
Aurten ere badugu zer ospatu Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunean: Senez itzulpen-aldizkariak 35 urte bete ditu, 50. zenbakiarekin bete ere. Ospakizunei ekiteko, Itziar Diez de Ultzurrun EIZIEren lehendakariak eta Karlos del Olmo aldizkariaren zuzendariak prentsaurreko bat eskaini dute Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan.
Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa: 2019ko deialdiaren esleipena
Aurkeztutako proiektu guztiak aztertu eta gero, honako hau izan da epaimahaiaren erabakia:
Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa - Deialdia zabalik
Dagoeneko zabalik da aurtengo deialdia. Bi liburu hautatu dira aurtengorako ere: Aleksandra Kollontai errusiar idazlearen Liubov pchel trudovyj eta Ernest Hemingwayren The Sun Also Rises. EIZIEren webgunean dira lehiaketaren oinarriak eta itzulgaien laginak. Laginak aurkezteko epea: 2019ko maiatzak 23.
«Puntuazioa testuen antolatzaile» ikastaroa, Bilbon
«Puntuazioa testuen antolatzaile» ikastaroa antolatu du EIZIEk, Bilbon. Irakaslea: Juan Garzia.
Itzulpen labur-laburrak aurten Literaturian
Azken urteetako ohiturari jarraikiz, aurten ere itzulpen-tailer bat egingo dugu Literaturian. Poesia azpititulatzen ibili ostean, mikroipuinen bidea urratu genuen iaz, eta oraingoan edozein motatako literatur testu laburrak landuko ditugu, baina testuen jatorriari arreta berezia eskainiko diogu. 2018ko Literaturian irakurketa eleaniztuna egin genuen lehen aldiz, eta testuak euskaraz nahiz jatorrizko hizkuntzan entzun genituen, Senegal, Alemania eta Kataluniako zarauztarren laguntzaz, besteak beste. Formatuak emaitza polita izan zuenez, aurten saiakera egin nahi genuke sorburu-hizkuntzen aniztasun horri eusteko, hainbat kultura eta hizkuntzatako testuak euskaratu eta emaitza aberatsa izan dadin.
Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa: 2018ko deialdiaren esleipena
Aurkezturiko proiektu guztiak aztertu eta gero, honako hau da epaimahaiaren erabakia:
- Idoia Santamaría Urkaregiri esleitu zaio Ingebor Bachmannen Simultan
- Olatz Prat Aizpururi esleitu zaio Ngugi wa Thiong'o-ren Dreams in a Time of War