Sustatu logoa Teknologia albisteak
eheeuskarazbizi

Euskal Herrian Euskaraz

Euskal Herrian Euskaraz elkartea 1979. urteko azaroaren 4an aurkeztu genuen jendaurrean. Durangoko Azoka aukeratu genuen lehen agerpena egiteko eta “Euskararik gabe, Euskal Herririk ez" lelopean ekin genion bideari. Egun hartan, euskaldunok osatzen dugun komunitatea eta lurraldea aintzat harturik, egun oraindik gure helburu izaten jarraitzen duena plazaratu genuen: Euskal Herri euskalduna erdiestea; eta horretarako izaera erreibindikatzailea eta borrokatzailea izango genuela adostu genuen.

None

Mugarik gabeko euskara. Ofizialtasuna!

Mintzo Aizkorri
Mintzo Aizkorri
2018-03-22 11:18

Euskararen borroka herriz herri eta auzoz auzo biderkatzea ezinbestekoa da. Bai, borroka. Euskararen borroka. XXI. mendean euskarak bizirik badirau urteetan egindako borrokari esker izan da. Euskal Herriaren berreuskalduntze osora iristeko euskaltzaleok jarraitu beharko dugun borroka.

Muga guztien gainetik euskaraz bizitzeko deia egin dute Larrunen

Mintzo Aizkorri
Mintzo Aizkorri
2015-05-11 14:07

Herri Urratsen bezperarako plan bikaina antolatu du aurten ere EHEk. Larrun gainean, muga guztien gainetik euskaraz bizitzeko deia lau haizetara zabaldu dute makina bat euskaltzalek. EHEk beste hainbat elkarteren laguntzaz antolatuta, Sara-Larrun-Sara mendi irteera egin zuten larunbatean. Herri kirolez, musikaz eta pilota partidez gozatu ostean, Urrats gauarekin amaitu zuten eguna. Dama, Kalera eta Itziarren Semeak taldeek joko zuten, Gaztetxean. 

Sara-Larrun-Sara mendi irteera antolatu du EHEk

Mintzo Aizkorri
Mintzo Aizkorri
2015-05-06 10:13

Iazko ekitaldiak izan zuen arrakasta ikusirik, “Muga guztien gainetik, euskaraz bizi!” lelopean, Herri Urratsen bezperarako plan bikaina antolatu du aurten ere EHE-k.

Euskararen alde egiteko deia egin zuten Euskaraz Bizi Egunean

Mintzo Aizkorri
Mintzo Aizkorri
2015-04-20 15:47
Euskararen alde egotetik euskararen alde egiteko tenorean, euskaltzale andana bildu zen Euskaraz Bizi Egunean Otxandion. Mendi irteera, gaiteroak, trikitilariak, txistulariak, herri kirolak, ekitaldia, herri bazkaria, kale animazioa… festa eta aldarrikapena uztartuz, euskaraz bizitzeko herri gogoa erakutsi zuten bertaratutakoek.

Larunbatean Otxandiora joateko deialdia egin dute

Mintzo Aizkorri
Mintzo Aizkorri
2015-04-13 12:31
Euskaraz Bizi egun oparoa antolatu du Euskal Herrian Euskaraz eragile euskaltzaleak. Aurten Otxandio izango da euskaraz bizi nahi duen herriaren erakusleiho. Heldu den larunbatean, apirilaren 18an, Otxandiok hartuko du Euskaraz Bizi Eguna. Argazki erraldoi baten bidez egin dute deialdia.

Otxandion egingo da aurtengo Euskaraz Bizi Eguna apirilaren 18an

Mintzo Aizkorri
Mintzo Aizkorri
2015-03-09 12:52
Aurten seigarrenez egingo den Euskaraz Bizi Eguna hartuko du Otxandiok apirilaren 18an. Euskararen alde egotetik euskararen alde egitera leloa eramango du egitasmoak eta herriko eragileekin elkarlanean sortutako egun osorako egitarau zabalaz gain, Luhartz, Gozategi eta Governors taldeen kontzertuak izango dira. "Izan, egin eta eraginez", euskararen alde egotetik alde egiterako urratsa egiteko deia egin du eragile euskaltzaleak.

Euskaldunon jokabideez hausnartzeko solasaldi zikloa antolatu du EHE-k

Mintzo Aizkorri
Mintzo Aizkorri
2015-02-09 14:05
'Euskaraz Bizi Solasaldi Zikloa: euskararen alde egotetik euskararen alde egitera' izenburupean hiru solasaldi eta mahainguru egingo dira Senperen, Urruñan eta Baionan hurrenez hurren, bertako EHEko taldeek antolatuta, heldu diren otsailaren 27an, 28an eta martxoaren 7an.

Nestor Esteban: Hizkuntza politika bertatik bertara sortu eta erabaki nahi dugu

Mintzo Aizkorri
Mintzo Aizkorri
2015-01-26 16:32
Iragan urte hasieran abiatu zuen EHEk Udalak eta biok, euskaraz / Herriko etxeak eta biok, euskaraz dinamika Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan. Orain arte emandako urratsen eta bidean lortutako emaitzen balorazioa egin dute EHEko kideek Uztaritzen, eta dinamika egungo testuinguruan kokatu dute, aurrera begirako urratsen norabidea iragartzearekin batera.

Hamaika hizkuntza, borroka bakarra. Zaindu maite duzun hori!

Mintzo Aizkorri
Mintzo Aizkorri
2014-12-03 14:01
Askapena erakunde internazionalistak eta EHE / Euskal Herrian Euskaraz eragile euskaltzaleak Euskararen Nazioarteko Egunerako (ENE) bideoa egin dugu auzolanean.


EHEk ilusio eta egitasmoz gainezka ekin dio ikasturte berriari

Mintzo Aizkorri
Mintzo Aizkorri
2014-09-29 15:11
Euskal Herrian Euskaraz (EHE) herri mugimenduko eragile euskaltzaleak 2014-2015 lan urterako egitasmo eta lan ildo nagusiak jasotzen dituen Nazio Plangintza eztabaidatu eta onartu ditu Lakuntzan (Nafarroa Garaia) egin duen Nazio Batzarrean. Euskal Herriko dozenaka auzo eta herritatik bertaratu diren EHEko talde ezberdinetako ordezkariak izan dira gaurkoan protagonista. Plangintza onartzearekin batera, EHEren mezua momentu politikoari uneoro egokitzen joateko norabide ideologikoan egin beharreko moldaketak eztabaidatu eta onartu dituzte.
Jarraitu gaitzazu