Teknologia albisteak

Gasteizko ganberako EH Bildu

Erabiltzailearen aurpegia

Jarduera parlamentarioa zabala da oso, eta jarioaren zati txiki bat baino ez da ohiko komunikabideetan agertzen. Bada, gure asmoa da beste gai batzuk ere mahai gainean jartzea, iritzi publikoaren eskuetan gaiak, eztabaidak, ekimenak, legeak, eta abar jarriz, ahal izanez gero, perspektiba sozialarekin eta bertako ikuspuntua emanez.

Erabiltzailearen jarduna

Ikerkuntza eta Berrikuntza: industria krisia gainditzeko ezinbesteko laguna

2016-04-22 : 09:40

Ikerkuntza, Garapena eta Berrikuntzara inbertitzen den diru kopurua EAEko Barne Produktu Gordinaren %3ra heltzeko proposamena egin dugu Gasteizko Legebiltzarrean. Proposamena onartu egin da. Ikerkuntza, berrikuntza eta garapenean inbertsio publikoa zuzendu nahian, lanean ari gara…

Merkatua banatu zuten catering enpresek?

2016-02-13 : 12:06

Lehiaren Euskal Agintaritzak frogatutzat jo du EAEko eskola jantokiak hornitzen dituzten catering enpresek merkatua banatu zutela, beraiek etekin ekonomiko handiagoak ateratzeko. Hala, arlo bereko enpresa pribatu batek 2014an egin zuen salaketari arrazoi ematen zaio. Gasteizko Legebiltzarrean ere entzun genituen enpresa horretako arduradunaren argudioak, agerraldia egin baitzuen salaketa hura publiko egiteko.

Agur militarra Lehendakariari… Bai ala ez?

2015-11-17 : 14:54

Irailaren 11an Bilboko polizia-etxe batean izan zen gertaera baten ondorioz espedientea ireki zitzaien bi ertzainari. Arrazoia: ez zioten agur militarra egin Urkulluri. Agur militar hori beharrezkoa da?

Esne sektorea Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako baserritar ekoizlerik gabe 2025ean?

2015-10-05 : 19:31

Zuzenean behien errapetik esnea atera, egosi eta edan egin dugu 30 urte baino gehiago dugun pertsona askok. Beste asko inguruan dagoen baserriren batera joan izan gara esne bila, metalezko kantinplora eskuan hartuta. Bada, irudi hori ez omen dute hurrengo belaunaldiek ikusiko. Horrela jarraituz gero, esne bila ez gara gehiago ondoko baserritarrarengana joango; baina ez hori bakarrik, baserritar horrek ez du aukerarik izango ezta ere bere behien esnea merkaturatzeko.
 

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago