Ikerkuntza, Garapena eta Berrikuntzara inbertitzen den diru kopurua EAEko Barne Produktu Gordinaren %3ra heltzeko proposamena egin dugu Gasteizko Legebiltzarrean. Proposamena onartu egin da. Ikerkuntza, berrikuntza eta garapenean inbertsio publikoa zuzendu nahian, lanean ari gara…
Euskal industria ehuna krisi sakona pairatzen ari da azken urteotan. Puntako industria izatetik gero eta urrunago gaudela esan genezake.
Hala, gure kide den Iker Casanovak zenbait datu plazaratu ditu Gasteizko Legebiltzarrean gai horren harira. Datu horiek agerian uzten dute EAEn alor ekonomikoan daramagun norabidea kezkagarria dela, batez ere, erakunde publikoek darabilten utzikeria politikoaren ondorioz.
Izan ere, adostasun soziala eta politikoa egon badago hurrengo tesiaren inguruan: gure ekonomiaren oinarri oinarrian industria ehuna dago, eta ehun hori berpizteko ezinbestekoa da Ikerkuntza, Berrikuntza eta Garapenean inbertitzea, mundu globalizatuan produktu espezializatu eta garatuekin konpetitu ahal izateko. Aitzitik, gero eta diru gutxiago inbertitzen da Ikerkuntza eta Garapenean (ikusi azken urteotako inbertsioarekin egin dugun grafikoa).
Zenbait datu, errealitateaz ohartzeko:
I+G+i alorreko inbertsioa, beheraka (Barne Produktu Gordinarekin alderatuta):
Gure industria, teknologian eskas:
Kezkagarria. Espainiatik Alemaniatik baino gertuago gaude:
Europako eskualdeetan zer?
Erantzun
Sartu