Teknologia albisteak

Egunean Behin: astelehenean hasiko da 20. denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia
gaur : 09:20

Datorren astelehenean, otsailaren 2an, hasiko da Egunean Behin jokoaren denboraldi berria, jokoaren 20. denboraldia, martxoaren 29a bitartean, eta egun horretan amaituko da Korrikarekin batera, denboraldiko sustatzaile eta babesle nagusia 24. Korrika izango baita. Jokoak zazpi urte beteko ditu denboraldi honetan, eta galdera berrikuntza bati ekingo diogu hori ospatzeko. Galdera berrien artean, AEK-k prestatu duen Korrikaren ibilbideko mahai-jokokoak egongo dira.

Denboraldi honetan, aurrekoetan izandako saridunen aukera zabaltzeko sistema egongo da indarrean berriro er. Sailkapenak ez dira aldatuko, baina jokalari batek jada sari bat eraman badu 2024tik aurrera jokatu den asteren batean 20. denboraldi honetan barne), 2.ari edo sailkapenean hurrengo den irabazi gabekoari esleituko zaio saria. Denboraldi amaieran izaten diren bi sari nagusietan ere, 2022tik aurrera izandako garaileak (denboraldi bakoitzeko lehenak) salbuetsiko dira. Sailkapenari begiratuta, saririk gabekoen artean lehen biek jasoko dituzte sariak.

Astez asteko babesleen artean, Begi Bistan turismo esperientzia jasangarrien antolatzailea nabarmendu nahi dugu, denboraldi amaierako bi sari nagusiak jarri dituelako: Itsas Flyscha ezagutzeko itsas-bidaia bi lagunentzat bata, Oria ibaiko jaitsiera bi lagunentzat bestea. Zozketa bidezko hiru sari ere egongo dira denboraldi amaieran, Korrikako kamiseta eta material sortaz osatuak.

Baina noski astero ere izango dira sariak, eta hauek dira astez asteko eskainiko dituztenak:

Informazioa, hemen: https://eguneanbehin.eus/20D/ 

Erantzun

Sartu