Teknologia albisteak

24. Korrikaren ibilbidearen mahai-jolasa prestatu du AEK-k

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:33

AEKk martxoan izango den 24. Korrikaren unitate didaktikoak prestatu ditu, Euskal Herriko Ikastolekin elkarlanean. Horien artean Korrikaren mahai-joko bat dago, Ibilbidearen Jolasa, euskaltegietan erabiltzeko prestatua, baina sarean argitaratu dutenez, nahi duenak inprimatu eta berean ere joka dezake.

Bi motatakoak dira: batetik, ikastetxeetarako ikasmaterialak, Euskal Herriko Ikastolekin elkarlanean sortuak; horiek adinaren arabera sailkatuta daude, Haur Hezkuntzatik Batxilergora. Bestetik, euskaltegietarako atazak, AEKren Didaktika Sailak prestatuak; horiek mailaka antolatuta datoz, A1etik C1era. Azpimarratzekoa da materialetako bat berezia dela: diseinatuta dago entzumen zailtasunak izan ditzaketen pertsonek erabili ahal izateko, Euskal Gorrak: Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioaren laguntza eta aholkularitzari esker.

Unitate didaktiko horiek webgune honetan daude eskuragarri, eta hortxe da Ibilbidearen jolasa: Atharratzetik Bilbora iristeko, galderak eta probak gainditu behar dira. Jolasaren taulak hain zuzen ere aurtengo Korrikaren benetako ibilbideari jarraitzen dio.

AEK-k euskaltegietara begira prestatu du jolasa. Hortaz, taularen irudiaz gain, galderei eta instrukzioei kasu egin behar zaie. Irakasle rola aurrikusten da eta, hortaz, etxean jokatuz gero, baten batek rol hori jokatu beharko du, galderen erantzunak berak zainduz eta konprobatuz. Galderetako batzuk grafikoak dira, eta beste batzuk audioa dute: hau da, bideko puntu batzuetan jausiz gero, klip txiki bat entzun behar da, eta horrekin formulatzen den galdera erantzun. Baina, tira, posible ikusten dugu etxean jolastea. Materialak jaitsi eta inprimatu, mozketak egin galderekin, audio-fitxategiak ordenagailu batean jarri tokatzen denean entzuteko...

Materiala:

Informazioa:

Erantzun

Sartu