Teknofiloen albistegia

bertsomovieda

Erabiltzailearen jarduna

Bertsomovieda 2017 hemen da

2017-03-14 : 10:34

Urteak joan, urteak etorri, aurten ere hemen da nazioarteko bertsomovie lehiaketa: bertsomovieda. Zure bertsoklip, irudiz hornitutako bertso sorta, edo besteren baten bertso + irudiekin osatutako edozein bideo aurkez dezakezu… eta baita bururatzen zaizun beste edozein formatutako bideoren bat ere.

Bertsomovieda 2014 - Baditugu saridunak!

2014-04-01 : 11:32

Amaitu da bozketaren epea eta epaimahaiak ere hartua zuen bere erabakia. Kalitate handiko lanak jaso ditugu eta inoiz baino gehiago kostatu zaigu erabakia hartzea. Guztientzat adina sari ez, eta hauxe izan da aurtengo banaketa:

Bertsomovieda 2014 abian da!

2014-02-12 : 10:00

Aurten ere martxan dugu bertsomovieda, saritan 2500€ banatzeko prest, iaz baino sari bat gehiagorekin. Gazte zein heldu, banaka zein taldeka, bertsoa eta irudia uztartzen dituen lehiaketan parte hartzera gonbidatuta zaude. Animo eta zorte on!

Bertsomovieda 2013 martxan da!

2013-01-31 : 09:44

Otsailaren 1etik martxoaren 13ra bitartean, bakarrik ala taldean, gutxienez zazpi segundoko bertsoren bat ageri den bideo bat egin eta bideoak partekatzeko webguneren batean zintzilikatu. Horra egitekoa. Iazko arrakasta ikusita, Beasaingo Udalaren eta Orkliren babesarekin, aurten ere Bertsomovieda lehiaketa antolatu du Beasaingo Arrano Kultur Elkarteak.