Bertsomovieda 2013 martxan da!
2013-01-30 14:51
Sariak ere mundialak dira: Helduen mailan bertsomovierik onenak 1.000 euroko saria jasoko du eta epaimahaiaren ustez bertsorik onenak dituenak 250 eurokoa. 350 euroko beste aipamen sari bat ere izango da epaimahaiak hala erabakitzen duen bertsomoviarentzat. Eta aurten, bertso eskola nahiz ikastetxe ezberdinetako gaztetxoentzako sari bereziarekin dator lehiaketa: 400 euroko saria jasoko du gehienez ere DBHko 4. maila egiten ari d(ir)en ikasle(ar)en bertsomovieak.
Eta ez hori bakarrik! Bertsomovieak ikusgai ez ezik, bozkagai ere izango dira www.bertsomovieda.com webgunean, ikusleen bozka gehien jasotzen duenak ere 500 euroko saria izango baitu!
Antolakuntzatik parte hartzera animatu nahi dugu mundu guztia. zuen hedabideetan zabalkundea egiten lagunduko diguzuelakoan, eskerrik asko aldez aurretik.
Xehetasun gehiago edo prentsaurrekoko bideoak nahiz promoziokoak ikusi edo erabili nahi izanez gero interneten honako leku hauetan izango dituzue eskuragarri.
- Oinarriak
- www.bertsomovieda.com
- e-posta: bertsomovieda@gmail.com
- Facebook-en: bertsomovieda
- Twiterren: @bertsomovieda
Erantzunak kargatzen...