Teknologia albisteak

Ilusioa, sudurrez sudur

2012-10-09 : 12:10

BERRIAren 'Zure ziztada behar dugu'  kanpainarekin bat egin dute euskal aktore eta antzerkizaleek. Bideo ederra prestatu dute!!!

Euskal Aktoreen Batasunak eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak bat egin dute BERRIAren Zure ziztada behar dugu kanpainarekin. Sudur gorriak jantzi, eta bideo bat prestatu dute horretarako, Andoaingo Katramila antzerki taldearekin batera.

Hainbat lagunek kolaboratu dute bideoaren prestakuntzan. Mailu Arruti Katramila taldeko kideak egin du gidoia, Jon Maia bertsolariak ahotsa eman dio, eta Pixel Ikus-entzunezko Ekoizpenak enpresak grabatu eta editatu ditu jasotako irudiak, Juantxo Sardonen ardurapean. Bideoan, berriz, aktoreez gain, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, eta BERRIA Taldeko hainbat lagunek parte hartu dute.

Egunkari bat osatzea ez baita kazetarien lana soilik, jende askoren lana eta babesa behar du.

Zure ziztada behar dugu

Erantzun

Sartu