Sustatu logoa Teknologia albisteak
barren

BARREN astekaria

Elgoibarko BARREN astekaria eta elgoibarren.net atari digitala.

Artikuluak

Pello Rubio ‘Txillarre’: “Prozesuari emandako gizonak dira Arnaldo Otegi eta Jesus Egiguren”

barren
barren
2012-11-17 11:11

Beheko suaren epelean hartu gaitu Pello Rubiok Txillarren, urteetan Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramailea eta Jesus Egiguren PSE-EEko presidentea batu ziren egurrezko mahaiaren bueltan. “Beheko suak giro atsegina sortzen laguntzen du”, dio. “Hori izan zen Txillarreko bileretan nire papera: hemen hizketarako giroa sortzea”, gehitu du. Argazkirako, hiru liburu ekarri ditu mahaira. Jesus Egigurenen ETA, las claves de la paz, Fermin Munarriz kazetariaren El tiempo de las luces elkarrizketa liburua eta Imanol Murua kazetariaren Loiolako hegiak. “Jesus eta Arnaldo dira hemen protagonistak, eta ez ni”, argitu du elkarrizketa hasi aurretik. (BARREN astekariak eginiko elkarrizketa: http://www.elgoibarren.net/content/view/3864/1/)

Pello Rubio, Txillarre baserrikoa

Jarraitu gaitzazu