Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea
#LanEtaBiziEuskaraz Alor sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiten. Zure organizazioaren hizkuntza-egoera hobetzen lagunduko dizu http://www.baieuskarari.eus
None
Euskaraz egoki jardun nahi duzu enpresan? Hemen jarraibide batzuk
Zeintzuk dira praktika egokiak eta eredugarriak Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen arabera? Zer egin beharko luke egoki jardun nahi duen entitateak? Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko dauden irizpideei jarraiki, lau eremutan jaso dugu euskararen erabilerari dagokionez egoki aritu nahi duten enpresek, saltokiek eta era guztietako entitateek egin beharreko bidea:
LANSAREAN aurkeztu dugu, enpresa eta profesional euskaldunek elkar ezagutzeko lan-ataria
Bai Euskarari Ziurtagiriaren ekitaldia eta sari bereziak
Bai Euskarari Ziurtagiriak Anaje Narbaiza, Vusa Eraikuntzak eta Leitzako, Aresoko, Goizuetako eta Aranoko ziurtagiridunak saritu ditu. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak urteroko Ekitaldi Nagusia ospatu du ostiralean Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Ekitaldi berezia izan da, orain artekoekin zerikusirik izan ez duena, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak bazkari baten bueltan antolatu baitu aurtengo ekitaldia. Bertan, besteak beste, Bai Euskarari eta Bai Euskarari Laguna sariak banatu dira, Rober Gutiérrez zuzendariak Elkartearen helburu estrategikoaren berri eman du eta Igor Elortza bertsolariak, Gari Otamendi arrabita-joleak eta Josu Maroto marrazkilariak hiri diziplinak uztartu dituzte saio gogoangarri batean.