Sustatu logoa Teknologia albisteak
baieuskarari

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea

#LanEtaBiziEuskaraz Alor sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiten. Zure organizazioaren hizkuntza-egoera hobetzen lagunduko dizu http://www.baieuskarari.eus

Artikuluak

Euskaraz egoki jardun nahi duzu enpresan? Hemen jarraibide batzuk

Bai Euskarari Elkartea
Bai Euskarari Elkartea
2015-11-24 12:25

Zeintzuk dira praktika egokiak eta eredugarriak Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen arabera? Zer egin beharko luke egoki jardun nahi duen entitateak? Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko dauden irizpideei jarraiki, lau eremutan jaso dugu euskararen erabilerari dagokionez egoki aritu nahi duten enpresek, saltokiek eta era guztietako entitateek egin beharreko bidea:

LANSAREAN aurkeztu dugu, enpresa eta profesional euskaldunek elkar ezagutzeko lan-ataria

Bai Euskarari Elkartea
Bai Euskarari Elkartea
2014-05-28 09:45
Lansarean.org-en enpresek beren lan-eskaintzak jarri ahal izango dituzte; lan bila ari diren profesionalek, berriz, curriculum-ak igo eta lan-eskaintzetan izena eman ahal izango dute. Azken asteotan proba-fasean egon da eta 250 curriculum baino gehiago daude dagoeneko.

Bai Euskarari Ziurtagiriaren ekitaldia eta sari bereziak

Bai Euskarari Elkartea
Bai Euskarari Elkartea
2013-06-29 10:29

Bai Euskarari Ziurtagiriak Anaje Narbaiza, Vusa Eraikuntzak eta Leitzako, Aresoko, Goizuetako eta Aranoko ziurtagiridunak saritu ditu. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak urteroko Ekitaldi Nagusia ospatu du ostiralean Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Ekitaldi berezia izan da, orain artekoekin zerikusirik izan ez duena, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak bazkari baten bueltan antolatu baitu aurtengo ekitaldia. Bertan, besteak beste, Bai Euskarari eta Bai Euskarari Laguna sariak banatu dira, Rober Gutiérrez zuzendariak Elkartearen helburu estrategikoaren berri eman du eta Igor Elortza bertsolariak, Gari Otamendi arrabita-joleak eta Josu Maroto marrazkilariak hiri diziplinak uztartu dituzte saio gogoangarri batean.

Jarraitu gaitzazu