Sustatu logoa Teknologia albisteak

LANSAREAN aurkeztu dugu, enpresa eta profesional euskaldunek elkar ezagutzeko lan-ataria

Bai Euskarari Elkartea
2014-05-28 09:45
Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak arlo soziekonomikoaren euskalduntzean eragitea du helburu eta Enpresareanen bitartez urrats esanguratsuak egin ditu. Lansarean.org helburu horretan bidea egiteko tresna berria da.

Zer da LANSAREAN?


Lan-atari bat da, enpresa edo-­eta profesional euskaldunak ezagutzeko aukera erraztuko duen lan-­ataria:


  1. Alde batetik, enpresek euren lan-eskaintzen berri zabaldu ahal izango dute. Hautaketa-­prozesuak kudeatu ahal izango dituzte eta eskaintzen dituzten lanpostuetarako hautagaiak aurkitu ahal izango dituzte.
  2. Bestetik, lan bila ari diren pertsonek enpresen lan-eskaintzen berri izan eta horietan izena eman ahal izango dute.

Lansarean.org ekimenaren aurkezpena
Ekimenaren aurkezpena egin genuen atzo Bilbon. Argazkian, Rober Gutiérrez Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria eta Jabi Asurmendi Bitarlan informatika enpresako kidea.

Lansarean.org proiektuaren inguruko xehetasun gehiago hemen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu