Azpitituluak Euskaraz
Azpitituluak.com: Azpidatzien karga-deskarga, filmak jatorrizko bertsioan eta euskaraz disfrutatzeko.
Argazkiak
Captain Fantastic filma euskaraz telebistan
Horra Viggo Mortensen. Filma hemen. Popcorntime eta Chromecast bidez telebista batean euskaraz ikus daiteke.
Popcorn: mugikorretik telebistara
Film bat ikusten hasi bagara, eta gailua konektatua badago telebistarekin nolabait, hara pasatu dezakegu irudia ikonoan klik eginez. Kasu honetan, Chromecast batera edo Philips telebista smart batera bidal daiteke filma.
PopcornTime: film jakin batean, ea euskarazko azpidatziak dauden
Berez gaztelaniaz eskainiko dizkigu, baina hizkuntza aukera horretan klikaturik, zerrenda osoa agertuko da. Egin scroll behekaldera, 'Eu' agertzen bada, aukeratu, ze euskarazkoak badaudela esan nahi du.
PopcornTime ezarpenak
Hizkuntza: oraingoz euskara lehenestea ezinezkoa da. Cache-a hustutzeko agindua eman.
Android ezarpenak PopcornTime instalatu ahal izateko
Ez da instalatu behar Google Playtik baizik eta, ezarpenak "jatorri ezezagunak" onartzeko moldatu ondoren, http://popcorn-time.to/ webgunetik.
Poedit, euskaratzea negargarria
Xabier Aramendik ez bakarrik azpitituluetan, software euskaratzean ere triskantza galantak egin ditu. Lasu honetan, "itzulpen oroimena" da itzulpen memoriak kudeatzeko programa honetan agertzen dena. "Heuskarri" ere X.A.ren faboritoetako bat da, "Heutsi" hitzetik eratorria, noski.
Captionbot okerra
Gizon bat frankfurt bat jaten, %54ko antza Emun Elliottekin? Ba ez da Emun Elliott baizik eta Josemi Beltran, Donostia Kulturako zine arduraduna eta atzean Judas Arrietaren kopin bat ageri da.Captionbot aprobak.