Teknologia albisteak

Atlantikaldia Errenteria

Erabiltzailearen artikuluak

Luxuzko musika programazioa aurkeztu du Atlantikaldiaren hirugarren edizioak

2016-09-12 : 10:20

Errenteria musika eta kultur topagune izango da lau egunez, irailaren 22tik 25era. Hizkuntza, kultura eta jatorri ezberdineko artistek eszenatokia elkarbanatuko dute, inoiz ikusi gabeko emanaldiak eskainiz. Ehun kultur ekimen inguru izango dira, tartean Tosta herrixkaren lehorreratzea. Programazioak ehun kultur ekimen inguru jasotzen ditu, Udalerria lau egunez musika eta kultur topagune bihurtuz. Gaur goizean aurkeztu da ekitaldia Donostian.

Atlantikaldiak Errenteria kultur topagune eta musika jaialdi bihurtuko du irailaren 22tik 25era

2016-06-06 : 09:21

Atlantikaldia, Errenteriako Udalak antolatzen duen Kultur Topagune eta Musika Jaialdia, irailaren 22tik 25era egingo da. Joan zen astean egin zuten aurtengo ekitaldiaren aurkezpena eta baita kartelaren aurkezpena ere. Besteak beste, Chambao, Kepa Junkera & Sorginak, Tosta Banda eta Chet Nuneta taldeak egongo dira bertan. 2014an sortu zen jaialdia Atlantikoko herrien arteko musika eta kultura topagunea izateko helburuarekin, eta asmo hori muturrera eramateko helburuarekin dator hirugarren edizioa: Atlantikoko herri bat, Errenteria, munduko kulturen topaleku bihurtzea.

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago