Teknologia albisteak

Alkartasuna Euskal Dantza Taldea

Erabiltzailearen aurpegia

Alkartasuna Euskal Dantza Taldea Euskal Herri osoko jatorrizko dantzak erakusten ditugun taldea gara, Pasai Antxokoa. 1964.urtean jantzi genituen alpargatak ez ditugu oraindik erantzi. Zazpi probintzietako dantzak ezagututa, oraindik badugu energiarik plazetan alpargatak urratzen jarraitzeko. 2014an berrogeita hamar urte beteko ditugula jakinik gainera...

Erabiltzailearen jarduna

Nazioarteko Folklore Jaialdia Pasai Antxon

Musika, dantza, kultura, harremanak... Uztailaren 17tik 20ra Nazioarteko Folklore Jaialdia antolatu du Pasai Antxoko Alkartasuna euskal dantza taldeak. 50.urteurrena aitzaki hartuta eta beste herrialdeetako kulturekin harremanak estutu nahian, folklore jaialdia bultzatu dute asteburu honetarako. Herrialde katalanetatik Falcons de Villafranca taldekoak hurbilduko dira eta Portugaletik Grupo Folklorico de Barcelinhos taldekoak. Mi Nuevo Potosi izeneko elkarteak ere parte hartuko du festibalean. Euskal Herrian bizi dira azkeneko hauek, baina beren sorterriko dantzak egiten dituzte, Bolibiakoak. Eta noski, Alkartasuna euskal dantza taldea ere presente egongo da.

Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak logotipo lehiaketa aurkeztu du

Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak mende erdia ospatuko du 2014an. Historia guzti horren ibilbidea islatuko duen irudiaren bila dabiltza eta, horregatik, logotipo lehiaketa aurkeztu dute. 400 euroko saria jasoko luke irabazleak, 2014an egingo dituzten ekintza guztien irudia izatea lortzeaz gain.

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago