Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak mende erdia ospatuko du 2014an. Historia guzti horren ibilbidea islatuko duen irudiaren bila dabiltza eta, horregatik, logotipo lehiaketa aurkeztu dute. 400 euroko saria jasoko luke irabazleak, 2014an egingo dituzten ekintza guztien irudia izatea lortzeaz gain.
Pasai Antxoko dantza taldearentzat garrantzitsua da 2014an egingo dituzten ekintza guztiei bide emango dien logotipo bat izatea. Horregatik edonork parde har dezakeen lehiaketa antolatu dute. Baldintza bakarra “50.urteurrena” duen testua azaltzea da eta taldearen izena tipografia berdinean mantentzea. Jada lehen lanak jaso dituztela adierazi du taldeak, baina oraindik gehiago jasotzearen zain daude, "zurea akaso".
Oinarriak zein tipografia lortzeko haiekin harremanetan jartzea eskatzen dute.
Alkartasunaedt@gmail.com helbidean edo facebook orrian (Alkartasuna Euskal Dantza Taldea).
Esanahiari, sormenari eta originala izateari egingo zaio dio so epaileak, gehienbat. Irabazleak 400 euroko saria jasoko du eta urte guztian zehar erabiliko da hark sortutako irudia. Parte hartzaile guztien lanekin erakusketa bat egingo dute, gainera. Aurkezteko azken eguna, azaroaren 22a izango da eta emaitzak hilaren 29an argitaratuko dira.
Urtebetetzearen aitzakiaz, dantza eta orokorrean kultura arloetan hainbat ekintza prestatzen ari dira hurrengo urterako.
Erantzun
Sartu