Teknologia albisteak

Aitzol Astigarraga

Erabiltzailearen jarduna

Behagunea: Donostia 2016ren talaia digitala

2016-06-09 : 08:11

Donostia 2016 kultura-hiriburutzak Behagunea aurkeztu du gaur EHUko Informatika fakultatean, kultura-hiriburutzak antolatzen dituen ekitaldiei buruzko iritziak automatikoki bildu eta aztertzen dituen webgunea. Webgune honek, Interneten argitaratutakoa jasotzeaz gain, sailkatu egiten du argitalpen bakoitza zein gairi dagokion identifikatuz eta iritzi horiek positibo, negatibo edo neutralak diren adieraziz. Garatutako webgunea modu errazean egokitu daiteke domeinu berrietara, beste edozein erakunde edo elkartek erabili dezan.

Onironautak gara

2016-03-23 : 18:54

Insert_Change familiei zuzenduriko zuzeneko Rol jokoa da, Donostia 2016ren ekimenez abiatua. Hainbat bideo-joko eta joko-jardueraren bitartez, bakearen eta giza eskubideen inguruan hausnartzeko diseinatu da. Hori guztia zientzia-fikziozko istorio baten barruan eta Stop War festibalaren testuinguruaren barnean. Martxoaren 26-27an Donostian. Gutxieneko adina, 6 urte. Doan, baina izena eman behar da.