Teknologia albisteak

Onironautak gara

2016-03-23 : 15:54

Insert_Change familiei zuzenduriko zuzeneko Rol jokoa da, Donostia 2016ren ekimenez abiatua. Hainbat bideo-joko eta joko-jardueraren bitartez, bakearen eta giza eskubideen inguruan hausnartzeko diseinatu da. Hori guztia zientzia-fikziozko istorio baten barruan eta Stop War festibalaren testuinguruaren barnean. Martxoaren 26-27an Donostian. Gutxieneko adina, 6 urte. Doan, baina izena eman behar da. 

Eta zuen planetara goaz... Galaxia sakonetetatik arrisku bat hurbiltzen ari da. Eta misio bakarra du: Lurra suntsitzea... Baina saihets dezakegu... Onironautak gara eta oso planeta urrunetik gatoz, zuei arrisku suntsitzaile hori desaktibatzen laguntzeko... Baina behar zaituztegu... Lurreko familiak... Zuen laguntza behar dugu!

Insert_Change familiei zuzenduriko zuzeneko Rol jokoa da, Donostia 2016ren ekimenez abiatua. Hainbat bideo-joko eta joko-jardueraren bitartez, bakearen eta giza eskubideen inguruan hausnartzeko diseinatu da. Hori guztia zientzia-fikziozko istorio baten barruan eta Stop War festibalaren testuinguruaren barnean. 

  • Egunak: martxoak 26 eta 27
  • Lekua: okendo plaza, Donostia
  • Parte-hartzeko adin minimoa: 6 urteetatik aurrera
  • Jardueraren iraupena: ordu bete
  • Prezioa: DOAKOA

Plaza mugatuak eta izen-ematearen ordenean!

Gorde zure plaza hemen: onironautak@gmail.com

Informazio guztia: https://www.facebook.com/insertchange/

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago