Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ikurrinak marrazten ere ez du beti asmatzen AAk (edo PPk)

Sustatu
2026-11-16 08:27

Alberto Nuñez Feijoo PPko Espainiako buruzagia protagonista zen bideo batean ikurrin oker bat agertu zen atzo, eta isekarako balio izan du. Gogoratzen dizuegu mapak eskatzea adimen artifizialari arriskutsua dela, baina ikurrinekin ere adi, hori izan baita arazoa.

Koloreak zuzen jarrita zeuden bideoan, baina San Andresen gurutzea (X formakoa, berdea ikurrinan) angelu oker-okerretan zegoen jarrita.

Aproba pare bat egin ditugu eta argazkiak eskatuta ondo asmatu dute ikurrina txukun marrazten, are haizeak ematen diola, bai Grokek eta bai Geminik, bi AA sistema erabilik. Hala ere PPrena bideoa zen eta horren prozesamenduan agian ez da AA hainbeste saiatzen.

Pantaila irudiak erakutsi ditzakegu, ez bideoa, kendu dutelako sareetatik. Kostatu zitzaien hala ere, 12 orduz gutxienez egon zen Twitterren.

 

Jarraitu gaitzazu