Ez eskatu maparik adimen artifizialari
Atzo akordioa iragarri zuten PP eta Vox alderdiek Espainiako Senatuko bozketetarako probintzia batzuetan zerrendak banatzeko. Telecincon pentsatu zuten AA bidez erraz egin ahal izango zutela mapa grafiko bat, albistea ilustratzeko. Desastre bat irten zitzaien. AA asko ari da aurreratzen, baina txat ohikoetan oinarritutakoari ez eskatu maparik oraingoz. Abisatuko dizuegu egoera hobetzen denean.
Ikus Telecincok osatutakoa, Twitterreko erabiltzaile honek ikusi zuen moduan:

Euskal Herrira zoom eginda, hor ditugu, Huesca eta Kantabria artean Hego Euskal Herriko bederatzi herrialdeak, hiru berdez eta sei zuriz.

Honetaz abisatu genuen Sustatun uztailean. Eusko Jaurlaritzak sortutako eklipseko webgune mapa desastre hau izan zen:

Baina munduak ez du kasurik egiten. Abuztuan Israelgo Atzerri Ministerioak honakoa zabaldu zuen Twitterren eta Telegramen:

Handik gutxira ezabatu zuten, baina batzuek izan zuten denbora albistea jasotzeko. Ekialde Hurbilaren geografia ezagutzen baduzue ikusiko duzue mugak ez daudela oso zorrotz marraztuta, eta batez ere, Afrika / Egipto nola irristatu den hegoalderantz Sinai penintsularen aldetik...
Beste pare bat adibide. Uztailean eklipsearen desastrearena (ikus gorago) irten zenean, aproba gisa geuk ere eskatu genion mapa bat AA bati. Hauxe izan zen emaitza (orduan ez genuen argitaratu, baina bueno, gorde genuen(:

Maparen proportzioak, tira, hortxe hortxe, baina errotulazioa eta batez eklipsearen bide guztiz faltsua, desastre bat.
Beheko beste kasu honetan, produktu prototipo batean honako mapa agertu zitzaion Sustatuko editoreari:

Ez da argiegi ikusten, baina adi bereziki Nafarroa Beherearen kokapen zoragarriari.
Beraz, badakizue, izenburuan esan duguna: ez eskatu maparik AAri.
Erantzunak kargatzen...