Sustatu logoa Teknologia albisteak

Zenbat kostatzen da etxebizitza Hego Euskal Herrian: garesti, oso garesti

Sustatu
2026-11-10 18:05

Hego Euskal Herrian greba dago deitua biharko, azaroak 11. Etxebizitzaren arazo ekonomikoa da sindikatuen deialdiaren arrazoia. Eta hain zuzen ere, datu interesgarriak argitaratu berri ditu euskarazko Wikipediak egun hauetan (ez dira nekatzen gauzak ospatzen, lanean segitzen dute). Estatistika taula zehatzak atera dituzte Espainiako (eta Hego Euskal Herriko) probintzietan, eta datuak argigarriak dira.

Hego Euskal Herriko lau probintzuetako etxebizitzaren preezioa metro koadroko 1.237 €/m²-koa da, Espainiakoaren (688 €/m²) ia bikoitza. Laburpentxo bat:

Lurraldea Udalerriak datuekin Mediana (€/m²) Garestiena (€/m²) Merkeena (€/m²)
Gipuzkoa 71 1.833 Zarautz (5.252) Abaltzisketa (434)
Bizkaia 98 1.806 Getxo (3.620) Turtzioz (792)
Araba 47 1.052 Gasteiz (2.465) Elvillar (523)
Nafarroa 198 891 Iruñea (2.574) Jaitz (120)

Kostaldeak markatzen du alderik handiena. Gipuzkoako hamar kostaldeko udalerrietan mediana 3.537 €/m²-koa da, eta barnealdeko 61etan 1.691 €/m²-koa. Zarautz (5.252) Donostiaren (5.138) gainetik dago, eta Getaria, Orio eta Hondarribia 3.800 €/m²-tik gora. Bizkaian ere kostaldea da garestiena: Getxo, Lekeitio, Mundaka eta Sopela 3.100 €/m²-tik gora.

Barnealdeko industria-herriak 2.000 eta 2.600 €/m² artean daude: Eibar, Arrasate, Beasain, Durango eta Tolosa.

Nafarroan, Iruñerria eta Erribera bereizten dira: Iruñea 2.574 €/m²-an, Tutera eta Lizarra 1.350 inguruan.Prezioak ez du errentarekin bat egiten. 414 udalerrietan, prezioaren eta pertsonako errentaren arteko korrelazioa ahula da (0,24). Gipuzkoan, kostaldeko eta barnealdeko udalerrien errenta pertsonalaren medianak antzekoak dira (17.451 eta 16.202 euro), baina kostaldeko etxebizitza bi aldiz garestiagoa da.

Ikusi datuak Wikipedian, udalerrien sailkapena etxebizitzaren prezioaren arabera:

Konparatzeagatik, horra Zamora Espainian.

Grafikoak konparetzagatik. Horra Zamora eta Gipuzkoa.

Hau nola egin den eta ondorio batzuk, Galder Gonzalez wikilariak azaldu ditu EWKE elkartearen webgunean.

Jarraitu gaitzazu