Sustatu logoa Teknologia albisteak

IEB 2026: ostegunerako egitaraua komunikazioekin osatu da

Sustatu
2026-11-09 10:35

Ostegunean (azaroak 12) Informatikari Euskaldunen Bilkuraren (IEB) 14. edizioa egingo da Donostian. Egitarauaren azken partea egin da publiko, dozena bat komunikazioren informazioarekin, eta jakinarazo dute arratsaldean IBM Quantum System Two ordenagailu kuantikoara bisita gidatua egingo dela. Izen ematea zabalik, aukera duzu gaur oraindik.

Jardunaldiak konputazio kuantikoa izango du gai nagusi: teknologia honen oinarri teorikoak, gaur egungo egoera eta informatikara dakartzan aldaketa sakonak aztertuko dituzte, bai eta datozen urteetan aurre egin beharreko erronkak eta aukera berriak ere. Informatikari euskaldunen bilkura izanik, informatikan euskaraz jarduteak berezko dituen bestelako gorabeherek ere izango dute lekua jardunaldian.

Egitarau nagusiaz hemen informatu genuen, baina komunikazioak jakinarazi dira orain, bi saio paralelotan izango direnak. Honako hauek 12.30etatik 13.30etara bi saioak:

Komunikazio akademikoak (3.4 gelan)

  • 12:30-12:45: IEP!: Kuantikak zerbait ekar al dezake AA sortzailera? Euskarazko erabaki-eredu txiki eta konprimitu bat, Orai NLP-ren eredu irekien gainean. Unai Antero Urrutikoetxea (EHU)
  • 12:45-13:00: Latxa-Omni: euskarazko Ahozko Hizkuntza Eredu baten inplementazioa. Andoni Sudupe (EHU)
  • 13:00-13:15: Aldakortasun dialektala euskaraz. Datu bilketatik, Hizkuntza Eredu Handien egokitze eta ebaluaziora. Ane Paniagua (EHU)
  • 13:15-13:30: ZIU-ko pazienteen heriotza-arriskuaren iragarpen goiztiarra denbora-serietako datuak eta ohar klinikoak erabiliz. Garazi Garrido Albizu, zuzendariak: Maite Oronoz Anchordoqui eta Alicia Pérez Ramírez (EHU)
  • 13:30-13:45: Denbora-serie estatistiko luzeak Wikipedian kontsultagai. Beñat Arzadun, Imanol Egaña*, Galder Gonzalez**, Itziar Irigoien*, Shalva Jokhadze*, Joseba Makazaga*, Kepa Sarasola ** eta Ana Zelaia* (* Informatika Fakultatea, UPV/EHU ** Euskal Wikilarien Kultur Elkartea (EWKE))
  • 13:45-14:00: HizIkas - Hizkuntzak ikasteko jarduerak automatikoki sortzeko eta ebaluatzeko teknologiak. Maddalen Lopez de Lacalle (Orai NLP Teknologiak)

Tresnak eta esperientziak (Auditorioan)

  • 12:30-12:45: IDAT eta IDATshboard: idazketa-prozesua Etherpaden aztarnetatik aztertzeko software librea, euskaraz garatua. Juan Abasolo (Euskal Herriko Unibertsitatea)
  • 12:45-13:00: Milaka udalerriren artikuluen edizio masiboa Euskal Wikipedian hainbat datu estatistikoren azalpenak gehitzeko. Galder Gonzalez Larrañaga (Euskal Wikilarien Kultura Elkartea)
  • 13:00-13:15: TagzaniaBot - Aplikazio batetik eduki librez hornitzen Wikipedia. Luistxo Fernandez (CodeSyntax) - Tagzaniaren inguruan.
  • 13:15-13:30: BAAI.EUS, Adimen Artifizialean oinarritutako web sortzaile euskalduna.  Josu Waliño (PUNTUEUS Fundazioa)
  • 13:30-13:45: AskHezi: Euskarazko diktaketa-sistema berria, dibertsitate funtzionala duten haur eta gazteentzako. Iñigo Morcillo (Orai NLP Teknologiak)
  • 13:45-14:00: Neurtu konexioen arima eta ez utzi botei zure webgunera sartzen (edo bai). Mikel Larreategi (CodeSyntax) - Anubis tresnaren inguruan.

Irudian Ikerbasqueko IBM Quantum System Two ordenagailua, bisitatu ahal izango dena IEBn. CC-by Wikimedia Commons.

Jarraitu gaitzazu