IEB Jauzi kuantikoa: lehen egitaraua
2026-10-30 09:49
UEUk publiko egin du datorren azaroaren 12an egingo den Informatikari Euskaldunen Bilkurako lehen egitaraua. Era berean, izena emateko epea irekita dago.
2026ko azaroaren 12a (Ostegunarekin) Donostiako EHUren kanpuseko- Ignacio Mª Barriola zentroan izango da IEB 2026, goizeko 9.00etatik 16.00etara.
Egitaraua
08:30 - 09:00
Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:00 - 09:10
Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena.
- Aitor Bengoetxea Alkorta (UEUko zuzendaria).
- Donostiako udala.
- Jardunaldiaren antolatzaileak.
09:10 - 10:00
Hitzaldi nagusia.
- Javier Aizpurua Iriazabal (BasQ Basque Quantumeko zuzendari akademikoa).
10:00 - 10:30
Programazio kuantikoaren paradigma aldaketa.
- Jose Antonio Pascual Saiz (EHU)
10:30 - 11:00
Ikerketa konputazio kuantikoan.
- Aitor Gómez-Tejedor (Tecnalia)
11:00 - 11:30
Atsedenaldia.
11:30 - 12:00
Laborategitik enpresetara.
- Aitor Moreno Fernandez de Leceta (LKS Next).
12:00 - 13:30
Komunikazioak (saio paraleloak).
13:30 - 15:00
Bazkaltzeko tartea.
15:00 - 16:00
IBM Quantum System Two ordenagailu kuantikoa (bisita gidatua).
***
Komunikazioen atala falta da zehazteko. Matrikula egitean bazkaltzera geratu ala ez erabaki dezakezu, eta baita ea ordenagailu kuantikoaren bisitaren zoazen.
Matrikula eta informazioa hemen.
Erantzunak kargatzen...