Anboto Durangaldeko euskarazko hedabideak 25 urte bete ditu
Sustatuk eta euskarazko Wikipediak bezala, 25 urte betetzen ditu udazken honetan Anbotok, Durangaldeko euskarazko tokiko komunikabdeak. Ospakizun ekitaldia egingo dute datorren astelehenean, azaroaren 9an, mende laurdeneko ibilbideak merezi duelakoan, Durangoko Plateruenan 18.00etatik aurrera.
Tokikom plataforman oinarritutako webgunea du Anbotok 2026 honetan, baina 2001ean hedabidea sortu zenean, astekaria zen, eta gaur egunean ere banatzen da ostiralero. Azken alea hemen ikus daiteke, eta Anbotoren historia da ardatz erreportaia nagusian.
Anboto ez zen hutsetik sortu. Haren aurrekaria Eraz aldizkaria izan zen, Debagoienetik Arrasate Press-en eredutik sortutako tokiko komunikabideetako bat. Eraz-en lan egin zuen bereziki Izaskun Ellakuriaga kazateriak, iaz gazteegi zendu zenak. Arrasate Pressek beste agerkari batzuekin eboluzioan Goiena eman zuen bezala, 2001ean sortu zen Anboto.
Astekariko elkarrizketa bikoitzean, Idurre Maortua Anbotoren lehen kudeatzaileak eta gaur egungoak, Jone Guenetxeak, errepasoa egiten diote ibilbidea. Elkarte bat izatetik kooperatiba (Gertuko izenekoa) izatera igaro dela Anboto, egoitza aldaketa izan zutela, webgunearen eraketa,
Mende laurdena ospatzeko Garena Kontatzeko leloa aukeratu du Anbotok, eta lelo horrekin arropa salgai jarri dute, hemen.
Ezagutu eta zoriondu Anboto.org.
Erantzunak kargatzen...